XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baiña zek bultzatu zaitu niri dei au egitera?.
Ba-darabiltzu zerbait zuk esku-artean.
L'K- Angosto'ko jakingarri batzuk bear dodaz eta esan dot ba, neure artean: Nor obarik Aita Jeremias nire adiskide ona baiño olango barriak emoteko?.
Santutegia egintzetan dagoala ikusi dot eta Araba'ko Aldundiak Santutegiaren asierak aztertu nai dauzala be bai.
Antza dagoanez, Angosto'ko Andra Maria'rena dan lenengo txadona barritzeko ardurea dauke eta oraingo zaletasunak agertzen dauan beraldia indartu ta egokitu edo aundiagotu be bai.
Zer dago orretzaz?.
EGI POZGARRIAK DIRA.J'K- Egia da esan dozuna, egi pozgarria!.
Aldundegi'ko Bazkun onek Arabar guztien Amari dautsoen oneraspen maitasuna kontuan artuta, dirutza bat aurreratu dau Araba lurraldeko Santutegietarako.
Eta Angosto Araba-barruan dagoan ezkero, zati bat elduko jako Santutegi oneri.
BARRIZTATZEAREN BERARIZKOAK.L'K- Barriztatze *
J'K- Bai.
Orretara noatzu.
Egin diran azterketak *
Billanañe'ko Barona etxeak amairugarren mendean egiña zan.
Orregaitik aldi aretako tankerea dauka, erromanikoa, baiña arkuak pizka bat zorroztuta ta aldakuntzaren len-gai batzukaz.
Barona sendia antxiñakoenen eta agurgarrienen artekoa dogu eta agiritegi edo artxibo baten jabe be ba-da.
Ordutik ona etxeak aldien lazkeriak *
Dana dala, barruko ta agiriko ormak arri landuz *
Eta orain egin zaneko lez geratuko da dana: Gauzak agertu, aurkeztu, agirian ezarri euren lenengo egoeran.